Urri lehenengoaren 7an, 18:00etan txupina bota eta lehertuko da jaia herri jantza eta buruhandiakaz. Ostean, aste oso bateko egitaraua. Kontzertu eta erromeriez gainera, antzerkiak, bertsolariak, herri afari eta bazkaria, taloak, mozorroak... eta beste ekintza ugari egongo dira, ume, gazte, heldu eta zaharren gozamenerako.
Bariku gauean, hilaren 11n, 02:30ean eta 05:00etan, egongo da Arratiako herrietara eta Zornotza, Usansolo eta Galdakaora joateko autobusa.
Urri lehenengoak 7, astelehena
· 18:00etan, txupinazoa, herri jantzea eta buruhandiak.
· 18:30ean, Patxi eta konpainia.
Urri lehenengoak 8, martitzena
· 12:00etan, mezea.
· 13:00etan, bertsolariak: Onintza Enbeita eta Aitor Etxebarriazarraga.
· 18:30ean, Troia kale antzerkia.
Urri lehenengoak 9, eguaztena
· 18:00etan, herri olinpiadak.
Urri lehenengoak 10, eguena
· 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
· 21:30ean, herri afaria eta ostean Merhezi taldearen kontzertua. Txartelak Izar Zuria eta Herriko Bentan.
Urri lehenengoak 11, barikua
· 18:00etan, umeentzako antzerkia: Patata Tropikalaren Azken eguzkilorea.
· 20:00etan, GOTX elektrotxarangea.
· 21:00etan, taloak.
· 22:30ean, Alarma Morea taldearen kontzertua.
· 00:00etan, Zutik taldeagaz erromeria.
· 02:30ean eta 05:00etan, autobusa etxera bueltetako.
Urri lehenengoak 12, zapatua
· 11:00etan, umeentzako jolasak.
· 13:30etik 14:00etara, Tortilla Txapelketea.
· 14:00etan, herri bazkaria.
· 20:00etan, Mozorro Desfile Txapelketea, udaletxetik plazara eta Playback Txapelketea.
· 22:00etan, Malko taldearen kontzertua.
· 00:30ean, Oinutsik taldeagaz erromeria.
· 03:00etan, DJ Galtzagorriyak. Mozorro gaua: urtaroak.
Urri lehenengoak 13, domekea
· 12:30ean, Desorekatua magia ikuskizuna.
· 18:30ean, Ane Han-en kontzertua.
· 20:00etan, txokolatea.