Aurten, urri lehenengoaren 9an, jaietako herri olinpiadak antolatu ditue 12 urte baino gehiago daukiezan herritar guztientzako eta egingo diran proben artean txankleta jaurtiketea, txokor bilketea, zaku lasterketa eta aulkien jolasak dagoz beste joko askoren artean. Izena emoten daben personakaz talde heterogeneoak egingo dira danak parekatuta egoteko eta aitatu moduan, parte hartu gura dauanak udaletxean emon behar dau izena.