HERRI AFARIA

Badagoz Arteako jaietako herri afarirako txartelak salgai

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 5a

Herriko Bentan eta Izar Zuria tabernan dagoz eskuragarri, urri lehenengoaren 2ra arte, urri lehenengoaren 10ean, herriko jaietan, egingo dan herri afarirako txartelak, 20 euroko prezioan. 

Menu bi dagoz, euretako bat beganoa. Alergiarik edo intolerantziarik izan ezkero, txartela erostean horren barri emon behar da tabernan.

Menua, ensalada mistoak, txorizoa sagardotan, oilaskoak, piper berde frijiduek eta odolosteek osotuko dabe, eta postretzat, gaztai tartea egongo da. Menu beganoan barriz, gazpatxoa, garbantzu-humusa, txanpinoiak berakatzagaz, seitana gari zainzuriakaz eta piper gorriakaz eta postre beganoa. Menu bietan, ogia, ura eta kafea be badagoz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!