Txapelketan guztira 14 bikote egon dira eta honen lehenengo faserako, talde bi egin ziran -A eta B- eta talde bakotxa zazpi bikotek osotu eben. Talde barruko ligaxka bat izan zan lehenengo fasea, hau da, bikote bakotxak seina partidu jokatu ebazan (A taldekoek alde batetik eta B taldekoek bestetik).
Bigarren fasera edo finalerdietan A taldeko bikote bi eta B taldeko beste bi pasau ziran. Finalerdietan be, lau bikoteen arteko ligaxka jokatu zan eta atzenean finalera bikote bi heldu dira, biak B taldekoak. Alde batetik Irati Garai eta Araitz Zapiko eta bestetik Ane Alday eta Irati Etxeita izango dira final handia jokatuko daben bikoteak.