auzoak

Santiagon jaia ospatuko da zapatuan

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 22a

Eguerdian mezea, bazkalorduan Marmitako Txapelketea eta arrastian Mus eta Briska Txapelketea egingo dira Elexabeitiko ermitearen inguruan.

Oingo zapatuan, hilak 25, ospatuko da Arteako Elexabeiti auzoko Santiago ermitako jaia. 12:00etan hasiko da jentea batzean ermitearen inguruan mezea entzuteko eta gero, barauskarria egingo dabe bertaratutakoek txistulariek girotuta. Eguerdirako, 14:00etarako, Marmitako Txapelketarako aurkezpenak egin behar dira eta familia zein lagunakaz bazkaldu ostean, karta-jokoen txandea izango da. 17:00etan hasiko dira mus zein briska txapelketak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!