Arteako Santa Mañe ermitan jaia ospatuko da garagarrilaren 19an, domekea. Eguerdian, 12:00etan, mezea entzungo dabe bertaratutakoek ermitearen kanpokaldean. Jarraian, bertaratutako kuadrillak paellak prestatuten hasiko dira, 14:00etan aurkezpena egin eta bazkalduteko. Ostean, 17:00etatik aurrera, Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira.
Datorren zapatuan be, hilak 25, jaitxoa ospatuko da Artean, Santiagon hain zuzen be. Egitaraua bardina izango da baina paellea barik, Marmitako Txapelketea egongo da jokoan.