Fundacion de los Comunes-ek Communia berbaldi-ziklo eta jaialdiaren lehenengo edizinoa Arteako Basoa Defendatzaileen Etxean antolatu eban. Oin, hirugarren edizinoa Basoara dakarre bueltan, garagarrilaren 23tik 26ra. Momentuz berbaldi, tailer eta mahai-inguruen egitaraua baino ez da argitaratu baina egongo da aisi eskaintzea be; kontzertuak, ibilaldiak...
Ordena globalaren kolapsoa gertatuten dan bitartean eta joko kapitalistaren arauak aldatzeari uko egin deutsan ezker progresistearen garaietan, Communian “behetik antolatutako burruketan, bizitzen politizazinoan eta komuntasunaren zentralidadean apustu” egingo da. Atzen helburua, “proposatuten dogun lan politikoak politika erradikala, alaia eta nostalgia zein ilusino erreformista bakoa” eregitea dalarik.
Izen-emotea garagarrilaren 13ra arte egin daiteke fundaciondeloscomunes.net webgunean. 110 euro ordaindu behar dira, armozu-bazkari-afariak eta ostaturako lekua ordainduteko.
Berbaldiak
Garagarrilak 23, eguena
- 19:00etatik 20:30era, Kaos sistemikoa, hegemonia-aldaketa eta krisi klimatikoa berbaldia.
Garagarrilak 24, barikua
- 10:00etatik 12:00etara, Erreformismoaren bide laburra eztabaidea.
- 12:30etik 14:00etara, Sanchismoa eta hurrengo hauteskunde zikloa lantegia.
- 12:30etik 14:00etara, Hipotesi sindikalaren inguruko eztabida lantegia.
- 16:00etatik 17:30era, gune eta taldeen topaketea.
- 18:00etatik 20:00etara, Internazionalismoa eztabaidea.
Garagarrilak 25, zapatua
- 10:00etatik 11:30era, Mugimendu sozialen gainbehera eta woke-aren despolitizazinoa mahai-ingurua.
- 12:00etatik 13:30era, Zertarako balio digu feminismoak gaur? Klasea, zaintza eta emantzipazioa eztabaidea.
- 13:00etatik 15:00etara, gune eta taldeen topaketea.
- 16:30etik 18:00etara, Zein da behar dugun ekologismoa? Krisi ekologikoa, mundu-sistema eta antolaketa eztabaidea.
- 18:30etik 20:00etara, Antolakuntza faltatik haratago. Borrokak, eskala eta aukera komunak eztabaidea.