Igorreko jaietan institutuan pasau zan moduan, Artean be atzenaldian pasau dira antzerako gertakerak. Izan be, Udaletik adierazo dabe aurreko astean zehar be, ezezagunak lautan sartu zirala eskolako kiroldegian eta gero, materiala lurretik botata agertu zala. Arteako Udalak Ertzaintzea jakinaren gainean ipini dau eta gaur bertaratu dira ertzainak.
Oin, salaketa formala sartzea baloretan dabil Udala: “Hartu beharreko neurriak balorauko dira, ezin doguz holango gertaerak normalizau”.