MUSIKEA

Udaburu Rockeroa jaialdia ospatuko dabe Artean

Ager Barragan 2026ko ekainaren 26a

Bihar, hilak 27, Arteako Foterie baserrikoek udari ondoetorria emoteko kontzertu gaua antolatu dabe arrastiko 17:00etatik aurrera.

Kontzertuak baserriaren aurrean dagoan patiotxoan egingo dira eta bertan Thesacierto, Rolling mountain bluegrass band, Papa Jon, Four on the rocks eta foteriek joko dabe eta zita berezi honeri amaierea emoteko Valentziatik datorren DJ Nibbler egongo da musikea ipinten.

Kalean eta dobakoa dan jaialdia izango da eta antolakuntzatik BEGITUri adierazo deutsee eguraldiak txarrera egiten badau egitarauan aldaketak egon ahal dirala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!