Arteako Herriko Bentak hainbat eta hainbat kontzertu antolatuten ditu urtean zehar eta biharko be zita berezia antolatu dabe. Arratiako Musika Eskolaren eskutik, bertako helduek kontzertua eskainiko dabe Herriko Bentan. Kontzertua, betiko lez, dobakoa izango da eta bariku arrastia pasetako plan ezin hobea dala adierazo dabe antolakuntzatik.