Ailarak

Ailarak ikusteko bisita gidatuak egingo dira astegoienetan

Asier Abrisketa 2026ko ekainaren 19a

Zapatuetan 11:00etan, 12:30ean (gazteleraz) eta 17:30ean; eta domeketan 11:00etan eta 12:30ean (gazteleraz) egingo dira bisita gidatuak, doban. Momentuz ez da aldez aurretik izenik emon behar.

Ailarak-Musiktopa Ondarearen Zentro Garaikide barria apurka-apurka badoa bizitzea hartzean eta laster ateak guztiz zabaldu aurretik, Arteako Udalak bisita gidatuak antolatu dauz, arratiar zein kanpokoek euskal kulturearen eta musikearen zentro barria hurretik ezetuteko helburuagaz. Holan, hilaren 20tik aurrera, bisita gidatuak egingo dira. Eraikina kanpotik eta barrutiko espazio batzuk, euskal musikea eta jantzearen gainerako erakusketa iraunkorra barne, ikusi ahal izango da.

Bisita gidatuak astegoienetan egingo dira bihartik, hilak 20, aurrera. Aurrerago agian bai, baina momentuz ez da aldez aurretik izenik emon beharko. Ha-ta guzti be, gehienezko 25 personako taldeak egingo dira. Zapatuetan hiru bisita egongo dira: 11:00etan euskeraz, 12:30ean gazteleraz eta 17:30ean euskeraz. Domeketan barriz bi: 11:00etan euskeraz eta 12:30ean gazteleraz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!