MUSIKEA

Pettiren kontzertua Arteako Herriko Bentan

Ager Barragan 2026ko ekainaren 18a

Juan Luis Perez Mitxelena "Petti" abeslari nafar ezagunak zuzeneko kontzertua eskainiko dau bagilaren 21ean, bere gitarreagaz batera, 13:30etik aurrera Arteako Herriko Bentan.

Bere proiektu sano personalean euskerazko blues, folk eta rock musikea eskaintzen dau eta oin urtebete Herriko Bentan eskaini eban kontzertuagaz liluratuta, barriro konbidau dabe Petti.

"Springsteen, Johnny Cash, Mark Lanegan, Laboa edo Ruper maite badozuz agian gustura entzungo dozu egiten dodana. Gitarrea landuteko modu berezia erabilteko joerea be badaukat afinazino arraroakaz eta kantu melodiko nahiz esperimentalak jorratzea be gustuko dot", azaldu eban orduan BEGITUn.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!