BERBALDIA

Arratiako mitologiaren inguruko berbaldia Artean

Ager Barragan 2026ko ekainaren 16a

Bihar, hilak 17, Juan Manuel Etxebarriak Arratiako mitologiaren inguruko berbaldia emongo dau Kultur Etxean arrastiko 18:00etatik aurrera.

Juan Manuel Etxebarria Aiesta (Zeberio, 1948)  unibersidadeko irakasle, euskal idazle eta euskaltzain urgazlea da.1988an Zeberio-Haraneko euskararen azterketa etno-linguistikoa izenburuko doktorego-tesia aurkeztu eban Alfonso Irigoien Etxebarriaren zuzendaritzapean Deustuko Unibersitatean eta ordutik hainbat nobela, narrazino eta saiakera argitaratu dauz. Bihar, San Juan garaiko mito eta ohiturei buruz egingo dau berba Arteako Mikel Deuna jubiladu alkarteak antolatu dauan berbaldian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!