Amaginarrebaren etxean katakume jaiobarriak hiltera behartuten deutsien gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-barri baten konpainian esnatuko dan andrearen harridurea, guraso hilen baserrira bueltetan dan droga-saltzailearen ibilkerak, enpresako buruzagitza hartzera deitua dan gazte arrakastatsuaren larriminak…
Gai eta giro ugaritako bederatzi kontakizun bildu ditu Goikoetxeak bere lehenengo narratiba-liburu honetan, Joseba Jaka bekearen laguntzeagaz. Estilo zein teknika desbardinak erabiliz eta ipuin bakotxari jagokon tonu zein hizkera egokia hautatuz, giza izakerearen misterio igarrezinak, gizarteko geruza askotarikoak eta harremanen korapilo zenbatezinak ipinten ditu agirian egileak ipuin sakon bezain eder honeetan.