Fatima Ouassak jatorri frankomarokoarra daukan politologoa, saiakeragilea, hizlaria, politika publikoetako aholkularia eta militante ekologista, feminista eta arrazakeriaren aurkakoa da. Le Front des Mères kolektiboaren sortzaileetako bat da, uri-auzo herrikoietako gurasoen sindikatua. Bere La puissance de mères liburuak saiakera feministearen publikoaren saria jaso eban, 2021ean. 2023an idatzi eban Ekologia pirata baten alde eta aske izango gara eta ostean Katakrak argitaletxe euskaldunak Leire Mendiburu itzultzaile, idazle eta wikilariak egindako itzulpena argitaratu eban.
Gaurkoan, Mendiburuk liburuaren aurkezpena egingo dau Arteako Herriko Bentan arrastiko 19:00etatik aurrera Erika Lagoma bertsolari, idazle eta Berria egunkariko kontseiluko kideak lagunduta.