HERRIKO BENTA

Herriko Bentak eta Arteako Udalak kontzesinoaren luzapena adostu dabe

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 29a

Zemendian Udalak goiko gelen kudeaketea hartuko dau eta tabernea urri lehenengoaren 20ra arte egongo da zabalik.

Maiatzaren 11n amaitu zan Arteako Herriko Bentaren lizitazinora proiektuak aurkeztuteko epea, halanda be, Herriko Bentak eta Arteako Udalak kontzesinoaren luzapen bat adostu dabe.

Udalak zabaldutako ohar baten, adierazo eban ez dauala gura eraikin osoa proiektu bakar batera mugatu eta horregaitik eraikinaren kudeaketea banandu dau. Lizitazino barrian tabernea eta jantokiaren kudeaketea bakarrik urtengo da. Goiko gelak barriz, Udalak kudeatuko ditu gazteentzako etxebizitzak egiteko.

Herriko Bentak harrera proiektua “bai ala bai” aurrera eroan gura dau eta horretarako, alboko eraikina erosi dau. Harrera proiektuan dagozan personek trantsizino normal eta duin bat egiteko, Udalak Herriko Bentak eskatutako luzapenari baiezkoa emon deutso. Momentuz zemendira arte luzatuko da gaur egun dagoan eraikineko goiko parteko gelen kudeaketea.

Udan zehar tabernea zarratuta egotekoa bazan be, atzenean urri lehenengoaren 20ra arte egongo da zabalik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!