URTEKEREA

Sarako kobetara urtekerea Arteartik

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 26a

Arteako jubiladuen alkarteak Saran dagozan kobetatik zehar bisita gidatua egiteko urtekerea antolatu dau biharko, hilak 27.

Arteako Mikel Deuna Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak Sarako kobetara bisita gidatua egiteko urtekerea antolatu dau. Bihar, hilak 27, goizeko 09:00etan udaletxeko autobus paradatik urten eta Sarara joateko bideari ekingo deutsie eta Sarako kobetatik zehar bisita gidatua egin ostean, Doneztebe herrian bazkalduko dabe Arteara buelta egin baino lehenago. Urtekerara joateko izena emon behar izan zan maiatzaren 21 eta 22an eta 40 euro ordaindu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!