Filosofiako lizentziaduna eta militante feministea da Maldonado eta 1998. urtetik Filosofia eta Etikako irakaslea da Euskal Herriko bigarren hezkuntzako institutuetan. Bere bigarren lana dan Pedagogismoaren gezurtapen bat (Elkar, 2025) eleberria aurkeztuteko egingo dauan aurkezpen ekitaldi honetan, Bea Azpiri BEGITUko kazetari ohiak lagunduta, hezkuntzaren askatasunaz, helduzentrismoaz, publikoaz eta pribaduaz eta ikaslearen tratamentu indibidualaz hausnartuteko aukera eukiko dabe hurbiltan diranek.