Dokumentala transexualidadeari buruzkoa da, eta emonaldiaren ostean testigantzek lagundutako gune ireki eta parte-hartzailea egingo da.
Ekimenaren antolatzaileen artean dagoz Artea Udala eta Naizen, Adingabe Transexualen Familien Elkartea. Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa be badauka.
Ekaitz Goikoetxea, Garazi Mendizabal eta Aitor Lanas dira dokumentalaren sortzaileak eta proiektu honegaz transexualidadearen errealidadea ezagutarazotea eta ikusgarritasuna emotea daukie helburu.
Naizen Euskal Herriko adin txikiko transexualen familien Elkartearen eskutik ikusi ahal izango da.