EGURRA

Arteako Udalak herritarren artean banatuko dau udal basoetako egurra

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 11

Arteako Udala-k iragarri dau udal jaubetzako basoetan egindako argitze-lanen ondorioz ateratako egurra herritarren esku ipiniko dauala. Ekimenaren helburua basoen kudeaketa jasangarria bultzatzea eta espezie autoktonoen konserbazinoa eta garapena sustatzea dala azaldu dabe Udaletik.

Banatuko dan egurra erabilera partikularrerako baino ezingo da erabili, eta Artean erroldatutako biztanleek bakarrik izango dabe eskuratzeko aukerea. Egurra basoan pilatuta dago, eta interesdunek euren baliabideakaz jaso eta eroan beharko dabe.

Egurraren esleipena interesa daben herritarren artean egingo da, eta horretarako dagokion agiria sinatu beharko da udaletxean. Eskaria egiteko, interesdunek udaletxean eskaera bete beharko dabe, izen-abizenak eta hartu-emonetarako datuak emonda.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik. Epea amaitu ostean, udaletxea edo basozaina interesdunakaz ipiniko dala kontaktuan jakinarazo dau Udalak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!