LITERATUREA

Mikel Pagadiren 'Bisita' maiatzeko Arteako Irakurleen Txokoan

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 7a

Argazkia: Berria.eus / Andoni Canellada - FOKU

Bihar, hilak 8, Pagadik berak aurkeztuko dau bere lehen eleberria, Bisita, Arteako Kultur Etxean arrastiko 19:00etatik aurrera eta betiko moduan Alaine Agirrek dinamizauko dau saioa.

Mikel Pagadizabal Amiano (Villabona, 1974) aurkezleak 2024an argitaratu eban bere lehenengo eleberria, Bisita. Zientzia fikzinoa, fantasia eta umorea buztartuta, satira politikoa da nobela hau, euskal gizarteari kritika soziala egiteko estralurtarrak baliatuten dauzana. 

Sinopsia:
Plater hegalari bat heldu da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dabe lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian; zehazkiago, Anoeta herriko baserri biren arteko soloan. Mundu osoa aztoratuko dau gertakari horrek, baina batez be bertakoak: Zer da objektu hegalari ezezagun hori? Nondik dator? Zer gura dabe? Zer egingo dogu?.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!