JANTZAK

Arteak Dantzari Eguna ospatuko dau maiatzaren 9an

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 6a

Argazkia: Ondavasca.com // Unai Beroiz

Goizean, 11:30ean, kalejira egingo dabe herritik zehar. Ondoren, 12:00etan, jantza saioa izango da plazan.

Bertan parte hartuko dabe Areatzako umeen jantza taldeak, Arteako ikastaroko jantza taldeak, Dimako Gazte Barri taldeak, Durangoko Kriskitin taldeak, Lemoako Durundi Barri taldeak eta Arteako Gangorri taldeak. Ekitaldiari amaierea emoteko, Arteako sokadantza egingo da, parte hartu gura dauan edonorentzat zabalik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!