Lau txandatan banatuko dira udalekuak: lehenengoa bagilaren 22tik 26ra izango da; bigarrena, bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra; hirugarrena, garagarrilaren 6tik 10era; eta laugarrena, garagarrilaren 13tik 17ra.
Ordutegiari jagokonez, goiz txokoa 08:00retatik 10:00etara izango da; udalekuaren ordutegia, 10:00etatik 14:00etara; eta urtekerea egun bakotxeko 10:00etatik 17:00etara luzatuko da.
Izena emoteko epea maiatzaren 7tik 22ra izango da, udaletxean. Prezioa aste bakotxeko 30 eurokoa da. Bestalde, batzarra bagilaren 8an egingo da, astelehenez, 19:00etan, Kultur Etxean.