Herriko plazan barriz, merkadua egin zan eta bertan inguruko ekoizle eta artisauek euren produktuak erakutsi eta saldu ebezan.
Pasau dan domekan, hilak 19, musikeak eta artisautzeak bete eban Arteako goiza. Ailarak-Musiktopa guneko lehenengo emonaldia egin zan Arratiako Musika Eskola eta Tarragonako Musika Eskolaren eskutik. Trikitilariek, txistulariek eta musika-tresna tipikoak joten dabezan musikariek girotu eben domekako goiz eta eguerdia.
Herriko plazan barriz, merkadua egin zan eta bertan inguruko ekoizle eta artisauek euren produktuak erakutsi eta saldu ebezan.
Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?