LITERATUREA

Itxaso Martinen 'Puntobobo' landuko dabe Arteako Irakurleen Txokoan

Ager Barragan 2026ko apirilaren 15a

Argazkia: Berria.eus / Jon Urbe - Foku

Arteako literaturzaleek aprilaren 17an izango dabe hileroko Irakurleen Txokoko zitea. Hilero lez, Alaine Agirre idazleak lantzeako liburu bat aukeratzen dau, eta oingoan Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981) idazle eta kazetariaren atzen eleberria aurkeztuko dabe: Puntobobo (Erein argitaletxea, 2024).

Lan honek ama baten eta bere alabakaz bizi dan isolamentua dau ardatz, andren sufrimentua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak jorratuz. Sinopsiak dinoanez, amak aurretik sumatzen dau bere alaba ez dala besteak modukoa izango, eta etxe barruko itxialdiak eta herritarren txutxu-mutxuek egoerea gogortu egiten dabe. Giro ilun eta estuan, bizi dira hiru andrak, sekretuz eta tensinoz inguratuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!