Kafrangak andra taldeak, Arteako Udalaren laguntzeagaz, bigarrenez antolatu dabe frontenis jokalari profesionala izan zan Carmen Madariaga Bustiza "Arrati"-ren (Igorre, 1927 - Artea, 2004) omenezko Andrazkoen Frontenis Txapelketea. Igaz hamazazpi bikotek hartu eben parte txapelketan eta aurten be arrakastea izatea espero dabe antolatzaileek.
Partiduak -22 tanto eta pelota hori biziagaz- maiatza eta bagilean zehar jokatuko dira. Martitzen eta egunak lehenetsiko dira baina posiblea da bikoteek beste egun batzuk be adostutea. Txapelketako lehenengo faseak amaituta, udan deskantsau eta finala Merkartea egunean jokatuko da, urri lehenengoaren 19an. Lehenengo saria bikotekide bakotxarentzako txapela eta otzara bana izango da eta bigarrena, otzarak.
Izena aprilaren 25era arte emon daiteke 94 673 92 05 (Arteako Udala) telefonoan edo antolatzaileek zabaldutako galdetegian.
