POLITIKEA

Alberto Intxaurragak Arteako alkatetza itxiko dau

Erredakzinoa 2026ko apirilaren 10a

Alberto Intxaurraga alkateak gaur 14:00etan egingo dan Osoko Bilkuran iragarriko dau Arteako alkatetza itxiko dauala arrazoi profesionalak dirala-ta.

Bizkai Buru Batzarrak eskerrak emon deutsaz Intxaurragari alkate izan dan atzen zazpi urteetan eta zinegotzi izandako aurreko zortziretan egindako lanagaitik. 57 urteko Alberto Intxaurragak Arteako agintaldi honetako kargua “mugarri nagusietako bat bete ondoren: Ailarak-Musiktopa Arte eta Ondarerako Zentro Garaikide barria abian jarri ondoren” itxi dauala dinoe prensa ohar baten.

Ainare Sanchezek hartuko dau bere lekua. 52 urteko irakaslea da, eta gaur egun udalerriko bigarren zinegotzia. Behin-behinean hartuko dau alkatetza, harik eta Uri Buru Batzarrak agintaldiaren gainerako urterako alkate-kargua beteko dauan persona izentau arte. “Persona horrek Artea personengan, bizi-kalidadean eta bizi-proiektuen garapenean oinarritutako udalerri hobe bihurtzeko aurreikusitako ekimenak beteten jarraituko dau” gehitu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!