Lehenagoko Ekomuseoaren sutearen laugarren urteurrenetik aste batera, Arteak Ailarak-Musiktopa inaugurau dau baserri berean; musikea, tradizinoa eta jasangarritasuna buztartuteko helburua daukan kultur gune barria.
Alberto Intxaurraga Arteako alkateak gogoratu eban, hazia 2019an ipini zala, erre aurretik hasi zan-ta proiektua: “Lehen Ekomuseoa zanak bizitza barria behar eban, pentsau genduan taupada barria behar ebala, zentzua eta balioa berreskuratu, udalerriaren onerako”.
Elixabete Etxeanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak espazio horretan lortutakoa goraipatu eta hurrengoa adierazo eban: “Tradizinoak eta sorkuntza garaikideak bat egiten daben gunea da hau, folkloreak adierazpide barriakaz berba egiten dauan tokia, kulturea jagon, transmitidu eta eboluzionauko dauan lekua”.
Musika: Ane Han - Leku berbera