24. KORRIKA

Korrikarako muralaren margoketea Artean

Ager Barragan 2026ko martxoaren 13a

Gaur arrastian euskerearen aldeko ekimen berezia egingo dabe Artean. 16:30etik aurrera umeek Korrikako logoaren mural kolektiboa sortu eta margotuko dabe Kultur Etxean.

Ostean, 18:30ean, plazan konpromisoen ekitaldia izango da. Bertan, gura daben herritarrek eta alkarte eta eragile desbardinek hartuko dabe parte euskereaganako hartu daben konpromisoaren irakurketa eginaz. Gainera, gura dauanak aukerea eukiko dau bere konpromisoa muralean itsasteko.

Arrastiari amaierea emoteko, 19:00etan kantu-pintxo poteoa egingo da herriko tabernetan zehar, giro alaian eta gitarreak lagunduta. Herritar guztiak konbidauta dagoz parte hartutera eta euskerearen aldeko arrasti berezi honegaz bat egitera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!