LITERATUREA

Karmele Mitxelena egongo da martiko Arteako Irakurleen Txokoan

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 4a

Argazkia: Berria.eus - GORKA RUBIO / FOKU

Gaur, hilak 4, martiko Arteako Irakurleen Txokoko saioa egingo da, 19:00etan Arteako Kultur Etxean. Alaine Agirre idazleak oingo saiorako aukeratutako liburua Karmele Mitxelenaren Zoriona, edo antzeko zerbait (Elkar, 2024) eleberria da.

Eleberriaren idazlea, Karmele Mitxelena oiartzundarra Artean egongo da, dolua eta maitasaunalango gaiak jorratuten dituan istorioa aurkeztuten. Liburuak, andra alargundu barri baten bizitzeari barriro irribarre egiteko gogo eta gogoetak batzean ditu. 

Sinopsia: 
Mediterraneora etorri da andra alargundu barria. Doluaren zamak atzean itxi gura leukez, itsaso bareago honetako ur urdinetan jolastu. Bizitzeari barriz egin irribarre, bizitza barri bateri esan ondo etorri. Bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarkigu eleberri labur eta hunkigarri honek, betiko gai giltzarrietan pausalekuak eginaz: maitasuna, heriotzea, seme-alabak... mundu honetako gure igarotzeari zentzua emoten deutseenak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!