BABA-JANA

Baba-jan solidarioa Basoa Defendatzaileen Etxean

Ager Barragan 2026ko otsailaren 27a

Domekan, martiaren 1ean, “Babes-Babarrunak” lelopean baba-jan solidarioa antolatu dabe 2022an Arteako etxebizitza bateko huste prozesuan atxilotua izan zan persona baten isunagaz lagunduteko.

 

 

Eguna 12:00etan hasiko dabe musikeagaz batera marianitoak edaten, gero 14:00etan baba-jana egingo dabe: babarrunak, azea, sakramentu-eltze bat, piperrak, letxugea eta postrerako bizkotxoa eta kafea izango da eguneko menua. Ostean, 16:00etan, Ane Lindane aktore eta umoregilearen bakarrizketea egongo da ikusgai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!