LITERATUREA

Poemak zezeileko Arteako Irakurleen Txokoan

Ager Barragan 2026ko otsailaren 18a

Barikuan, hilak 20, 19:00etan egingo da Alaine Agirrek gidatutako, Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa (Susa, 2025) poema bitartez idatzitako nobelearen lanketea.

Lan honek personaia arrunt baten "epopeia xumea" kontetan dau eta "thriller ikutuak" be badaukaz. Idazleak berak kontetan dauanez, liburua idazterakoan hiru asmo eukazan gogoan: euskeraz gitxi landutako eremu bat esploretea, irakurketa errutinea apurtuteko proposamen bat eskaintzea eta irakurleak suspense, sensorialtasun eta gogoetazko istorio batera erakartea.

Sinopsia:
Agurtzanek 60 urte beteak ditu, atezaina da ikastetxe baten eta egiteko nagusi bi daukaz: osasun mental arazoak dituan ahiztaz arduratu eta barriro loratuteko sentiduten dauan irrikea asetu. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak barriz, detektibe amateur bilakatuko dau. Lagunak, txakur adoptau bat, urtegia, iraganeko absentziak eta maitale barri bat kurutzatuko dira bere bizimoduan. Ezustekoz betetako bakardadea, basoko argi eta soinuakaz nahastean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!