Alabazan konpainiako Begoren eskutik eta eskolaumeen Aratusteetako jaiegunak aprobetxauta, txikerrentzako itzal eta txotxongilo antzezlana egongo da ikusgai Arteako Kultur Etxean bihar, hilak 17, arrastiko 18:00etatik aurrera.
Jatorria Txinan daukan itzalen hizkuntzearen bitartez, baina planteamentu teknikotik ikuspegi gaurkotuago bategaz, Alabazan konpainiak “gure itzala, gure alde iluna maitatuteaz” egiten dau berba antzezlanean.
Sinopsia:
Luzia izeneko neskatila, bere itzalaz jabetuta, beragaz haserratu eta bere aldetik botaten dau. Itzalak, bere personarengandik bananduta, abenturak bizi izango ditu itsasoaren sakonean, eta han Itsasoetako printzesa ezetuko dau, sirena bat, bere buztana beragaz partekatuten dauana, lagunak egiten diranean. Alkartuko ote dira barriro Luzia eta bere itzala?.