ARATUSTEAK

Arteako Kokomarroak 2026

Ager Barragan 2026ko otsailaren 16a

Nahiz eta euriak ez parkatu, Arteako Kokomarroak beste urtebetez urten ziran pasau dan barikuan, hilaren 13an, euren Inauterietako desfilea egitera.

Denpora txarraren ondorioz Eleixabeiti auzoan hasten dan urteroko ibilbide luzea egin beharrean, Arteako Kultur Etxetik hasten dan ibilbide laburra egin eben Kokomarroek, Arratiako albokariekaz batera, aurtengo desfilean. Ostean, herriko plazan epaia irakurri eta gero Kuberue erretan zan bitartean, Kokomarroek euren jantzeagaz agurtu eben desfilea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!