LITERATUREA

Umeentzako irakurketa kluba Artean

Ager Barragan 2026ko otsailaren 10a

Bihar, hilak 11, 6-9 urteko umeak daukiezan familientzat irakurketa kluba antolatu dau Arteako Udalak, Arteako liburutegian, arrastiko 18:00etan.

Irakurketa sustatuteko ekimen bat da. Bertan gurasoek, euren seme-alabakaz batera, irakurketa uneak partekatuko dabez.

Nahiz eta apuntauta ez egon parte hartu ahalko dabe hurbiltan diranak eta umeak ezin dira saioetara bakarrik joan, beraz, bai gurasoakaz edota hezitzaileakaz joan ahalko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!