BERTSOLARITZEA

Arratiar bat Gaztetxeak Bertsotan Txapelketearen bigarren edizinoko finalaurrekoan

Ager Barragan 2026ko otsailaren 9a

Pasau dan astegoienean, Gaztetxeak Bertsotanen bigarren edizinoari hasikerea emon eutsien, final-laurdenakaz, Berrizko Hiltegixe eta Beasaingo Gaztetxean.

Lehenengo final-laurdena hilaren 6an, barikua, jokatu zan Berrizko Hiltegixe Gaztetxean eta bertan, Arteako Iradi Barrenetxeak finalaurrekora sailkatutea lortu eban Aitor Tatiegi oñatiarragaz batera.

7an, zapatua, Besaingo Gaztetxean bigarren final-laurdena jokatu zan eta bertan Sugar Gesalaga eta Eli Zalduak lortu eben finalerdietarako sailkapena.

Lehenengo final-laurden biak jokatuta, hurrengo biak Garaziko gaztetxean hilaren 20an eta Txantreako Maiatzak 1 Gaztetxean hilaren  21ean jokatuko dira. Antolatzaileek igaz azaldu eben "Gaztetxeen inguruan dabizan belaunaldi barriak bertsozaletzea edo bertsoaganako gertutasuna sentiduarazotea" topetan dabela, baita "bertsozalea dan edo bertso-munduan dabilan jenteak gaztetxeakanako eta politikeaganako gertutasuna sentidutea" be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!