Bide horretan, bariku honetan Kokomarroa prestatzeko tailerra egingo da Kultur Etxean, 18:00etan hasita. Tailerrak izaera parte-hartzailea izango dau: bertaratzen diranek etxetik erropa zaharrak eroan beharko dabez eta kokomarroak sortuko dabez alkarlanean. Ideak trukatzea, jantziak osotzea eta personaien banaketa egitea izango dira arrastiko ardatzak.
Antolatzaileek azaldu dabenez, personaia bakotxa hobeto ezetuteko unitate didaktiko bat be sortu dabe, eta herriko taberna guztietan ale bana banatuko da, jaietako iruditeria eta istorioak zabaldu asmoz.
Aurten, Gangorri Jantza Taldeak sortu dauan, jantza barri bat be egingo dabe herriko plazan: Arteako Kokomarroen jantzea. Jenteak jantzea ikasi eta bertan parte hartutera animetako, bideo hau grabau dabe antolakuntzakoek.