BERBALDIA

Nigeriaren egoereari buruzko berbaldia Basoan

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 26a

Gaur, hilak 26, Victory Izevbokun aktibista nigeriarrak bere herrialdeak bizi dauan egoereari buruzko berbaldia emongo dau Arteako Basoa Defendatzaileon Etxean, arrastiko 19:00etan.

 

Izevbokun, Zientzia Politikoetan eta Filosofian graduauta dagoan eta komunikazino politikoa landuten dauan, giza eskubideen eta justizia sozialaren aldeko aktibista nigeriarra da. Zer gertatzen ari da Afrikako nazio jendetsuenean? galderea oinarri hartuta, Izevbokunek bere herrialdeak sufriduten dauan egoerea azalduko dau eta Nigerian petroleoak, persona salerosketeak eta talde armauak daukien eragina jarriko dauz mahaigainean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!