Pablo Amann Murga, 2016an bere ibilbidea hasi eban Amann & The Wayward Sons taldeko abesle, kantagile eta gitarra-jolea da. Jon Ander Madina, "Long John", be talde bereko gitarra-jolea da eta biak bikote modura euren Matches & Gasoline kontzertua eskaintzen daben bigarren aldia izango da Herriko Bentakoa. Blues-rock-a jorratuten dabe eta Artea Amerikako doinuakaz beteko dabe domeka honetan.