literaturea

Sally Rooney-ren bigarren eleberria dakar Arteako Irakurleen Txokoak

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 22a

Alaine Agirre idazleak Jende normala eleberriaren gaineko lanketea gidatuko dau barikuan, Arteako Kultur Etxean 19:00etan.

Urtailaren 23an egingo da urteko Arteako Irakurleen Txokoko lehenengo saioa, 19:00etan Kultur Etxean. Hilero lez, Alaine Agirre idazleak gidatuko dau literatur saioa eta oingoan, Sally Rooney idazle irlandarraren Jende normala (Alberdania, 2020) eleberria aukeratu dau. Rooneyren bigarren eleberria da Jende normala eta bertan leku bila dabizen gazte bik bizitza propio eta erakargarri bat eregiteko egin behar daben burrukaz dihardu idazle irlandarrak.

Idazleak 27 urte eukazan, mundu osoan arrakasta itzela lortu dauan eleberri sendo bezain hunkigarri hau idatzi ebanean, eta garbi ixten dau gertutik eta modu harrigarrian ezetuten dauzala darabiltzan giro eta istorioen osagarriak. Eta berba bakotxean asmatuten dau horreen barri emoten.

Eleberri honen arrakastearen lekuko eta ondorio, BBCk izenburu bereko telesaila estreinau eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!