LITERATURA

Miren Amurizaren bigarren eleberria dakar Arteako Irakurleen Txokoak

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 18a

Alaine Agirrek Pleibak nobelearen gaineko lanketea egingo dau, Miren Amuriza idazleagaz batera.

Abenduaren 19an egingo da hileko Arteako Irakurleen Txokoko saioa, 19:00etan Kultur Etxean. Hilero lez, Alaine Agirre idazleak gidatuko dau literatur saioa eta oingoan, Miren Amurizaren Pleibak (Susa, 2024) nobelea aukeratu dau. Amurizaren bigarren eleberria da Pleibak eta 2000. hamarkadan girotutako nerabe biren arteko harremanaren kronikea da. “Bizitzako fase intenso horren erretratatze bat da, krontaste handiko giroetan gertatzen dana”, inoan Amurizak lanaren aurkezpenean. 

Izan be, baserri mundua kaleagaz, lokalakaz eta gaztetxeakaz buztartuten da, besteak beste. Amurizak bere nerabetasunean bizi izan eban girora hurbilduteko, orduko musikea, pelikula eta telesailak, jaten ziran gozokiak eta edaten ziran “txarrikeriak” gogoratu ditu liburuan. Eta jada pasautako mundu honetan, lagun biren arteko urruntze prozesua kontetan dau: “Batak NON diskotekara joan gura dau, besteak SEGIren manifara”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!