BAKARRIZKETEA

'Euskaldungak' ikuskizuna Artean

Ager Barragan 2025eko abenduaren 11

Bihar, hilak 12, arrastiko 19:00etan, Aroa Blanco eta Maite Lopez Arteako Kultur Etxeko eszenatokira igongo dira euran Euskaldungak bakarrizketea egitera.

Aktore bi honeek ez dabe erronka makala hartu euren gainean. Ikuskizun honegaz argitu nahi dabe euskaldun zaharrei zergatik kostetan jakien hainbeste euskaldun barriak zuzendutea, eta euskaldun barriak zergatik daukien akatsak egiteko bildurra.

Pieza honeri esker, Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igon dira batera eszenatokira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!