BERBALDIA

VER-NOS bideoaren proiekzinoa eta berbaldia Artean

Ager Barragan 2025eko abenduaren 11

VER-NOS: ikusgarritasun lesbikoa Marokon, Kolonbian, Errusian eta Euskal Herrian munduko leku eta kultura anitzetako persona ez-bitarrek biziten dabezan egoera eta honeen egunerokotasuna azalduten dauan proiektua da.

Arrastiko 18:00etan, Arteako Herriko Bentan dokumentala proiektatuko dabe, eta ostean, honen gaineko berbaldia eta hausnarketea egiteko aukerea egongo da.

Andra eta persona ez-bitar errefuxiatuakaz alkartuteko eta berba egiteko gunea izango da, eta bertan ikusgarritasun lesbikoari eta erbesteari buruzko gogoetak partekatuko dabez. Bideoa eta osteko berbaldia abiapuntu hartuta, ezarritako isiluneei eta norbanakotik baina, batez be, kolektibotik eregiten diran erresistentzia-estrategiei buruz hausnartuko dabe gaurko saioan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!