Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek Xerka berbaldia emongo dabe Artean, gaur hilak 10, 18:30ean, Arteako Kultur Etxean. Eurakaz batera, Haginke Arratiako talde transmaribibolloko kideek be euren lekukotza eskainiko dabe. Berbaldiaren ostean, datorren martitzenera arte, hilaren 17ra arte hain zuzen be, argazki-erakusketea ikusgai egongo da Kultur Etxean.
Berbaldian, hainbat lurralde, jatorri eta adinetako bost persona disidenteren nortasunak eta bizi-esperientziak ezagutarazoko dabez. Ekimenak, hain zuzen, helburu dauka mezu positibo bat transmititzea: euskal landa-eremuan posible dela queer izatea eta herrian bizitea, euskeraz. Izan be, sexilioa deitzean jako sexu-orientazinoa edo genero-identidadea dala-ta jasandako zapalkuntzeagaitik euren familia eta gizarte-ingurunetik uriguneetara iges egiten daben LGTBIQ+ personen migrazino behartuari.