PELIKULEA

'Bellas' filmaren emonaldia eta solasaldia Artean

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 17a

Pelikulea ikusi ondoren, Maria Cruickshank zuzendariagaz berbaldia egongo da gaur arrastiko 18:30ean.

Arteako Udalak eta Kafrangak talde feministeak zemendiaren 25a dala-ta ekintzea antolatu dabe gaur arrastiko 18:30erako Arteako Kultur Etxean. Bertan Bellas filma ikusiko da, gazteleraz izango dana, eta ostean, Maria Cruickshank zuzendariagaz pelikuleak lantzean dauan gaiari buruz hausnartu eta solastuteko tartea egongo da, hau euskeraz. Solasaldian, erditze prozesu naturalaz, indarkeria obstetrikoaz eta orokorrean amatasunaz berba egiteko aukerea egongo da. Emonaldia eta gero mokautxoa egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!