ELEIZEA

Artean izango da bihar IX. Pobreen eguna

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 14a

Arratiako Caritas eta eleizeak bederatzigarrenez antolatu dabe pobreziaren kontrako eguna.

Hasikerako edizinoak Igorren egin ziran, baina oin urtero bailarako herri baten egiten da alkartasun jaialdia. Aurten Arteako frontoian ospatuko da zemendiaren 15ean arrastiko 18:00etan. Bertan, bertsolariak, Arteako korua, antzerkia, umeen abesbatza, jantzariak eta txokolatea egongo dira eguna alaituteko, besteak beste. Arrastian zehar dagozan eskaintzeagaz gozatuteaz gain, helburu nagusia Eguzkilore proiektuaren alde dirua batzea da.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!