Zemendiaren 14an, bihar, Arteako Kultur Etxean irakurketa saio bat antolatu da. Iluntzeko 19:00etan hasiko da saioa eta Yolanda Arrieta idazle eta haur literaturaren idazle bizkaitarrak aurkeztuko dau. Irakurketa txoko honen dinamizatzaile bigarren idazle bat izango da, Alaine Agirre. Saio guztietan egiten dau dinamizatzaile papera. Yolanda Arrietak Etxe bat norberarena liburua eroango dau barikuko irakurketa txokora. Istorioak gaur egungo andra baten bizia eta egunerokotasuna kontetan dau, zahartzaroa eta adinaren pisua buztartuta. Liburua gatxa da sailkatuteko, badaukalako prosatik, saiakeratik, autokontakizun eta pentsamentutik be.