HERRI BATZARRA

Arteako EH Bilduren Herri Batzar tematikoa bihar

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 11

Turismoa, etxebizitza, herri eredua eta proposamenen inguruan jarduteko EH Bilduren Herri Batzarra dago zemendiaren 12an, 18:30ean.

Arteako aurrekontu parte-hartzaileak gainean dabez eta EH Bilduk herriak daukazan beharren inguruan jakiteko, herritarren eretxia jakin gura dau. Horretarako, galdetegi bat sortu dabe kezkak, arazoak eta beharrizanak jasoteko. Galdetegiaz gain, artea@ehbildugmail.com-era agindu daitekez proposamen eta nahiak. Guzti honen inguruan berba egiteko eta hausnartuteko, Herri Batzarra egingo da Herriko Plazan eguazten honetan arrastiko 18:30ean. Bertan, turismoaren, etxebizitzaren, herri ereduaren eta proposamen gehiagoren inguruan berba egiteko aukerea izango dabe herritarrek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!