TAILER PARTE-HARTZAILEA

Etorkizuneko Artea sortuteko tailer parte-hartzailea

Asier Abrisketa 2025eko azaroaren 10a

Zemendiaren 11n Udalak antolatuta etorkizuneko Artea herritarren artean sortuteko tailer parte-hartzailea egongo da.

Arteako Udalak etorkizuneko Artea guztien artean egiteko intenzinoz, tailer parte-hartzailea antolatu dau zemendiaren 11n iluntzeko 19:00etan. Hau dala-ta, tailerrean hiru proiektu desbardin landuko dira: Plazea barriro pentsetea eta umeen parkea lekuz aldatutea, Astuibekoko kale zatia norabide bakarrekoa egitea eta eskolea eta medikuetxe aurreko bidea seguruagoa egitea. Hiru honeetako bat da hurrengo urtean gauzatuko dana. Proiektu honeek kostu finkoa daukie eta dirulaguntzen menpe dagoz; horrek esan gura dau, urte bakotxean proiektu bakarra egin ahalko dala, finantzaketa publikoaren arabera.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!