Arteako Udalak, Alberto Intxaurraga alkateak sinatutako bando baten bitartez jakinarazo dau barikuan eraso matxista bat gertatu zala herrian eta adierazpenak dinoanez, "irmoki gaitzesten" dau gertaerea. Maskulinidade eredu hegemonikoaren beste adibide bat moduan ulertuten dau udalak eta berau aldatutea gizarte osoaren ardurea dala azpimarratu dau bandoan. Gertaerea salatu eta erasotuari alkartasuna adierazoteko alkarretaratzea deitu da gaurko, martitzena. Kanfrangak andra taldea, Anots Guraso Elkartea eta Arratia Herri Ikastetxea deialdira batu dira. Protestea udaletxe aurrean egingo da 19:00etan.
